Itxi

Faktoria

Arropa bilketa solidarioa

Oraitz Garcia, Zaporeak: 'Elkartasunaren olatuak guztiz harrapatu gaitu'

Zaporeak gobernuz kanpoko elkarteak Lesbosera iristen diren errefuxiatuei laguntzeko arropa bilketa egin du asteburuan. Gehienez 3 trailer bidaltzea esperto zuten eta azkenean, 10 bat izango dira.

  • Zaporeaken biltegian arropa sailkatzen. Argazkia: Euskadi Irratia

    8:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zaporeak gobernuz kanpoko elkarteak arropa bilketa egin du asteburuan Euskal Herrian, Greziako Lesbos uhartera iritsi diren errefuxiatuei laguntzeko. Oraitz Garciak 'Faktoria'n azaldu digunez, "kanpaina aurkeztu genunean ikusi genuen laguntzeko gogoa zegoela, baina erantzuna espero baino handiago izan da". Astigarraga eta Donostia artean dagoen 27. industrialdean Zaporeak-ek duen biletgian egon gara, eta Oraitzek azaldu digu gainezka daudela, "elkartasunaren olatuak guztiz harrapatu gaitu", oso pozik daude ikusi dutelako oraindik errefuxiatuei laguntzeko gogoa dagoela, eta ilusioz esan digu: "ez dugu hitzik jendeari bere laguntza eskertzeko".

Zaporeak-ek lanean jarraitzen du Lesbosen, eta bere urriko azken bidaian ikusi zuten arropa behar izugarria zegoela, eta horregatik egin zuten arropa biltzeko deia. Jasotako arropa sailkatzen ari dira, eta lan hori egiteko jendearen laguntza behar dute. Hasierako aurreikuspenen arabera bi edo hiru trailer betetzea espero zuten, eta une honetan 10 bat izango direla pentsatzen dute. Oraitzek azken dei bat egin digu "jendeak lagundu nahi badu deitu dezatela 637891768 telefonora, hemen biltegian laguntza behar baitugu".