Itxi

Faktoria

Joseba Asiron

'Oso inportantea da Iruñeko Udalean euskara zerbitzu hizkuntza izatea'

Maravillas gaztetxeari buruz alkateak esan du 'pena handiz eta benetan harridurarekin' ikusi duela gaztetxea kudeatzen duten gazteeek elkarrizketa nola hautsi duten ikustea.

  • 22:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Joseba Asiron Iruñeko alkateak 'Faktoria'n nabarmendu du, legealdi honetan eta azken lan deialdi publikoen bitartez,  udala euskalduntzen ari dela. Gogoratu du, azken la eskaintza publikoan, % 6tik % 17 hazi dela euskara eskakizuna duten lanpostuen kopurua eta azpimarratu du 'Iruñean ehuneko handi batek bere bizitza euskaraz egiteko aukera egin badu Udalak ere horretara egin behar duela'. Ildo horretan konpromisoa hartu du euskara udaleko zerbitzu hizkuntza bilatzeko.

Maravillas gaztetxearen etorkizunaz ere mintzatu da Asiron alkatea. Berretsi du udal gobernuak eremu autokudeatutakoen aldeko apostua egiten jarraitzen duela, baina
'pena handiz eta benetan harridurarekin' ikusi duela gaztetxeko gazteek elkarrizketa nola hautsi duten. 'Gure asmoa da autokudeaketarako eremuak eskaintzen jarraitzea  baina badira ulertzen ez ditudan gauzak', azpimarratu du. Rozalejo jauregiak segurtasun nuerriak ez dituela betetzen gogoratu du. Nolanahi ere, eraikin hori hustutzeko agindua eman aurretik, elkarrizketako ahaleginean jarraitu behar dela iritzi dio.

Legegintzaldian egiteko geratzen zaizkion proiektuez ere mintzatu da Asiron. Azaldu du, oraindik egiteko egitasmo inportanteak dituztela eta inportantea litzatekeela aldaketaren aldeko indarrek horien alde egitea: 'Hauteskundeetan pentsatu beharrean, proiektu horietan pentsatuz gero, nik uste dut aurrekontuak ateratzeko aukera izango dela'. Ildo horretan zehaztu du,  joan den uztailetik gobernutik kanpora dauden Aranzadi eta Izquierda-Ezkerrarekin 'adostasun zabala-zabalak, %95ekoak'.