Itxi

Faktoria

Ostiralean

Euskaraldia eta indarkeria matxista hizpide, 'Faktoria'n

Euskaraldia Euskal Herriko hainbat txokotan nola abiatzen den ikusiko dugu, eta indarkeria matxistaren biktimak artatzen dituen Urrats zentroa ezagutuko dugu, eta testigantza bat jasoko dugu.

  • Indarkeria matxistaren irudi bat.

    Indarkeria matxistaren irudi bat. Argazkia: EFE

Euskaraldiak zipriztinduko du Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioa, ostiral honetan. Ariketaren lehen orduetan kalean izango gara, Euskaraldia Euskal Herriko hainbat txokotan nola abiatzen den ezagutzeko.

09:30etik aurrera, berriz, indarkeria matxistari buruzko tartea izango dugu, Urrats zentroaren berri emanda, eta testigantza batekin. Aurretik, gaurkotasunari buruzko solasaldian ariko dira Amaia Espinosa eta Hedoi Etxarte. Eguneko zutabea Maddalen Arzallusek sinatuko du.

10:00etako albisteen ostean ekingo dio Manu Etxezortuk magazinari. Hasteko, barreari erreparatuta betiere, Idoia Torregarai kolaboratzaileak eguneko ekimen garrantzitsuenetako bat izango du hizpide: Euskaraldia.

10:30ean, nazioarteari ostiralero eskaintzen diogun tartean, gai hauxe ahotan: Amerikako Erdialdeko migratzaileen karabanak. Gai hori xehatzen lagunduko digu Juanjo San Miguel lankide eta nazioarteko gaietako adituak.

11:0etako kirol tartearen ondoren, Mikel Chamizo gure musika klasikoaren aditua Edward Elgarrez ariko da, eta, 11:30ean, Maialen Berridi izango dgu Osatzen jardunaldien antolatzailea. 12:00etan, 'Amarauna' saioak asteburuan ekarriko digunaren errepasoa egingo digu Gari Udabe lankideak, eta bizitzaren musikaz ariko zaigu Joseina Etxeberria.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.