Itxi

Faktoria

Iñigo Ucin

'Eroskiren zorraren negoziazioan hurbil gaude akordiotik'

Mondragon Korporazioko lehendakariak espero du urtea bukatzerako etor litekela akordioa. Ucin kezkatuta agertu da desazelerazioagatik; sintoma batzuk hasi dira nabaritzen.

  • 20:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Ez dago motiborik akordio batetara ez heltzeko', esan du Iñigo Ucin Mondragon Korporazioko presidenteak 'Faktoria'n, Eroskik finantza erakundeekin duen zorrari buruzko negozazioaz galdetuta. 'Ez da lan asko falta, baina errematea behar du', zehaztu du eta, gaineratu, berak urtea bukatu aurretik espero duela akordioa. Eroskik 1.566 milioiko zorra du bankuekin eta 2019ko ekainera arteko muga bernegoziatze akordioa lortzeko. Ucinen arabera, enpresa guztiek duten zorra kontutan hartuta ez da larritzeko moduko kopurua. 'Enpresa guztiek dituzte zorrak eta Eroskik ere bai. Hori ondo bukatuko da', esan du, Eroskik bere konpromiso danak bete dituela gaineratu aurretik.

Ildo horretan gaineratu du, iazko hainbat saltokiren bajak eragina izango duela eta Eroskiren aurtengo emaitzak emateko itxaron egin beharko dutela Gabonetako kanpaina pasa arte. 'Bataz bestekoan hazi egingo gara' esan du, arlo industrialean aurreikusten duten igoera azpimarratuta. Arlo horretarako % 8ko hazkunde iragarpena egin du Mondragon korporazioko presidenteak.

Lanpostu kopuruan ere gora egitea espero dute, baina 'ez aurreko urteetako erritmoan'. 2017 urtean 2.700 lanpostu berri sortu ziren korporazioaren barruan eta aurten ere 'zer edo zer haziko den arren' ez da iritsiko zenbaki horretara. Izan ere, Mondragonen hasita daude desazeleazioa somatzen. 'Aspektu geopolitikoak eta politikoak ari dira ekonomia hondatzen', esan du. Alde horretatik, muga-zergen ondorioz Txinako merkatuaren moteltzeak eta Europako ezegonkortasun politikoak dakartzan arriskuez ohartarazi du.