Itxi

Faktoria

Bernardo Bertolucci

Arkaitz Basterra: 'Bertolucciren pelikula guztiek dute bere zigilua'

Bernardo Bertolucci zinemagile italarra 77 urte zituela hil da Erroman. Arkaitz Basterrak zuzendari italarraren inguruko soslaia egin du, besteak beste, berak zuen ukitu pertsonala aipatu du.

  • 8:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bernardo Bertolucci zinegile italiarra hil da Erroman 77 urte zituela. Noveccento, Azken Tangoa Parisen edota Azken Enperadorea filmak egin zituen Bertoluccik, besteak beste; azken lan horrengatik 9 oskar sari lortu zituen 1987. urtean, tartean, film onenaren saria jaso zuen.

Arkaitz Basterra zinemagileak Bertolucciren lana goraipatu du 'Faktoria'n, "bere pelikula guztiek zuten Bertolucciren zigilu pertsonala", eta hori lortzeak duen meritua azpimarratu du. Bertolucciren pelikula gehienak nahiko politikoak direla dio Basterrak, bereziki Bertoluccik faxismoaren aurkako mezuak helarazi nahi izan zituelako.

Basterrak argi du, "zalantzarik gabe Novecento eta Azken enperadorea bezalako pelikulengatik gogoratu behar dugu Bertolucci", bere filmen epika eta handitasuna eztabaidaezina delako.

Zinegile italarra hobeto ezagutzeko Bertoluci on Bertolucci dokumentala gomendatu digu, 2013an ateratako lanak ondo islatzen baitu bera.