Faktoria
Kepa Baraiazarra
Eskusoinuen barrenak astintzen
Kepa Baraiazarra soinu konpontzailea ezagutu dugu Euskadi Irratiko 'Faktoria'n. Gernikan duen dendan hartu gaitu, eta musika tresnak nola konpontzen dituen erakutsi digu.
-
20:17 min
Gernikako Baraiazarra Soinu Etxean izan da Euskadi Irratiko 'Faktoria'. Euskal Herrian lauzpabost lagun aritzen dira soinuak afinatu eta konpontzen, eta horietako bat da Kepa Bariazarra. Mutikoa zela, aitak laguntza behar eta, haren enkarguetatik hasi zen soinuak txukuntzen. Hala, 30 urte baino gehiago dira bere denda jarri zuenetik eta haren eskuetatik pasatzen dira Euskal Herriko soinujole gehienen tresna kuttunak.