Itxi

Faktoria

Zure taldekoak gara

'Indarkeria identifikatzea oinarrizkoa da, jarrera asko legitimatu baitira'

Eider Barrenetxe eta Andrea Egoskue "Zure taldekoak gara" ekimeneko kideak dira. Kirol arloan gertatu daitezkeen gehiegikeriei aurre egitea dute helburu; legitimatu diren jarrerekin amaitu nahi dute.

  • Eider Barrenetxe eta Andrea Egoskue

    Eider Barrenetxe eta Andrea Egoskue

    23:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eusko Jaurlaritzak abian jarri du "Zure taldekoak gara" ekimena, kirol arloan gertatu daitezkeen gehiegikeriei aurre egiteko. Eider Barrenetxe abokatua da, eta Andrea Egoskue gizarte hezitzailea, ekimen honetako kideak dira, beste hainbat profesionalekin batera.

Andreak azaldu digu euren helburu nagusia gaur egun egon litezkeen gehiegikeriak identifikatzea dela "askotan naturalizatu egiten ditugu hainbat jarrera, jarrera horiek identifikatzea da lehenengo urratsa, naturalak ez direla konturatu behar gara". Gehien errepikatzen diren gehiegikeriak, jarrera txikiak direla azaldu digu, urtetan isilarazi dira, besteak beste, ez zirelako identifikatzen.

Eiderrek dioenez "egin behar den lehenengo gauza biktima entzutea da, berak konfiantzazko pertsona bati kontatzea garrantzitsua da, eta ondoren gure zerbitzura jotzea". Zerbitzu integral bat ematen saiatzen direla esan digute, esparru ezberdinetako pertsonek parte hartzen dute erantzun aproposena eman ahal izateko. Hala ere, salaketa formala pausu bat izan daitekeela dio, "baina ez da helburua izan behar, helburua prebentzio lan on bat egitea da, horrela jeitsiko direlako kasuak".

"Zure taldekoak gara" ekimenarekin bat egiteko telefono zerbitzua astelehenetik ostiralera izango da 09:30etik 14:30eara 688671000 telefonoan, bestela ere whatsapp mezua bidali liteke zenbaki horretara, edo bestela zuretaldekoakgara@euskadi.eus helbidera idatzi liteke.