Faktoria
Asteartea
Elisa Sainz de Murieta, BC3 klima aldaketaren zentroko ikertzailea, 'Faktoria'n
Polonian klima aldaketari buruz egingo duten goi bileraren atarikoa egingo dugu harekin. Bestalde, magazinean, Haizearen orrazira joko dugu Itxaso Mendiluze arte komisarioarekin.
Polonian aste honetan egingo den klima aldaketari buruzko goi bilerak Parisen duela bi urte jarri zituzten helburuak nola bete zehaztu behar du. Besteak beste, mende amaiera aurretik lurraren tenperatura gehienez bi gradu igotzea lortu nahi dute eta horretarako neurri gogorrak adostu behar dituzte.
Goi bilerara joatekoa da, BC3 klima aldaketaren euskal erakundeko zentroko ordezkaritza bat. Horien artean, Elisa Sainz de Murieta ikerlaria. Poloniara abiatu bezperetan, 'Faktoria'n izango da Sainz de Murieta, goi bilerak utzi ditzakeenari buruz gogoeta egiteko.
Elkarrizketarik aurretik, Joseba Arruti, Martxelo Otamendi eta Iñigo Aduriz kazetariek, aktualitatea aztertzen lagunduko digute.
10:00etako albisteen ostean ekingo dio Manu Etxezortuk magazinari. Hasteko, sare sozialek gure bizitza aldatu duten aztertuko dugu
Josebe Blanco eta Uxune Martinez kolaboratzaileekin, eta Jabi Etxebarria La puerta de Tannhauser twitter kontuko txiolariarekin.
11:15ean, Aixa Iglesias gaztea ezagutuko dugu. Aixak diabetesa du eta odoleko glukosa jeitsierak detektatzeko entrenatua dagoen txakur baten laguntza izango du hemendik aurrera.
12:00etan, eztia baliatuko dute ueren errezetak osatzeko Pili Manterolak eta Igor Zalakainek 'Sukaldari Dema'n. 12:30ean, Donostiako Haizearen Orrazira joango gara, Monumentu Multzo izendatu dutela eta, Itxaso Mendiluze arte komisarioak Eduardo Chillidaren obraren sekretuak erakutsiko dizkigu.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.