Faktoria
Faktoria
Aixak badu lagun berria: Sugar
Alerta medikurako txakurra da Sugar eta iritsi berria da Aixaren etxera. Aixak diabetesa du eta Sugarrek garaiz antzemango du azukrea gehiegi igotzen edo jaisten zaion.
-
13:22 min
Azukre gorabeherak antzematen lagunduko dion txakurrari Sugar izena jarri dio Aixak. Hamar urteko neskatxa usurbildarra ezagutu dugu Euskadi Irratiko 'Faktoria'n. "Aste Santuko oporretan gose, egarri eta pixagure handiarekin zebilen Aixa eta medikuari kontatutakoan, berehala ohartu ziren diabetesa zuela" Betisa Carrasco Aixaren amaren hitzak dira.
Uste baino lehenago ekarri dute, gainera, Sugar etxera. Aixa ikastolan ez dagoen orduetan, Sugarrek atseden hartuko du, eta gainerakoan, elkarrekin ibiliko dira egun osoan. "Gauerako lasaitasun handia" izango dela kontatu digu Betisak; gauero hiruzpalau aldiz neurtzen baitiote azukrea Aixari. Orain, Sugarrekin, txakurrak berak emango dio abisua hipogluzemia edo hipergluzemia datorkionean.