Faktoria
Asteazkenean
Iruzur teknologikoak eta Durangoko Azoka, 'Faktoria'n
Gainera, Espainiako Konstituzioaren 40. urteurrenaren atarian, Andoni Monforte, 1978an Diputatuen Kongresuan EAJren diputatu zenarekin aztertuko dugu une politiko haren garrantzia.
Herritarrek jasaten dituzten delitu teknologikoak izango ditugu 'Faktoria'n. Asko areagotu dira herritarrek euren kreditu txarteletan edo banku kontuetan jasaten dituzten iruzur eta lapurretak. Amai Aiastui Kutxabankeko berrikuntza zuzendariarekin, eta Garikoitz Etxabe, ziber-delituak aztertzeko duen taldeko Ertzaintzako kidearekin aztertuko dugu egoera.
Bestalde, Espainiako Konstituzioaren 40. urteurrenaren atarian, Andoni Monforte, 1978an Diputatuen Kongresuan EAJren diputatu zenarekin aztertuko dugu une politiko haren garrantzia, eta gaur egungo testuinguru politikoa.
Eta goizean goizetik, 53. Durangoko Azokan ere izango gara, ateak ireki aurretik giroa nola dagoen ikusteko.
10:00etako albisteen ostean ekingo dio Manu Etxezortuk magazinari. Hasteko, Josu Solera ezagutuko dugu. Gaztela-mantxarra da, eta euskara iraksten du Madrilen. Jarraian, Durangoko Azokara joko dugu eta, ondoren, 'Ekosfera' tartean, auto autonomoen pentsakeraz ariko gara.
11:00etako albistegiaren eta kirol tartearen ondoren 'Arts & Science' tartea osatuko dugu Maisharekin. Segidan, Bilboko Euskal Museora joango gara, bertako euskal jaiotza erraldoiaz hitz egitera, Amaia Mugika Museoaren arduraduna lagun dugula. 12:00etan, Durangoko Azokaren 53. Edizioko nobedade bat hizpide: Izaki Gardenak taldearen Dena oskol diskoa, Jon Basaguren taldeko liderrarekin.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.