Itxi

Faktoria

KISSED BY GOD

'Andy Irons bikaina zen; erreferentzia euskal herriko surflarientzat'

Andy Ironsen bizitza eta heriotza kontatzen duen 'Kissed by gold' pelikularen harira, Zuberoa Andres eta Indar Unanuerekin hitz egin dugu hawaiiarrari buruz, baita olatu erraldoien inguruan ere.

  • 25:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

PUNTA GALEA CHALLENGE, Getxoko olatu erraldoien txapelketa, ospatzear da. Hurrengo asterako aurreikusi dute olatu handiak ekarriko dituen borraska eta bien bitartean, azkeneko urteetan maila izugarria eskaini duen txapelketa, zenbait ekitaldi eskaintzen ari da. Horietako bat da, larunbat honetan, Erromon eskainiko duten KISSED BY GOD pelikula. Hawaiiarraren familiak eta bereziki bere alargunak sustatutako pelikula honetan Andyren figura goraipatzeaz gain, surflaria heriotzara eraman zuen barne mundu ezkutuagoaren berri ematen du.

Zuberoa Andres, Punta Galea Challenge olatu handien txapelketako komunikazio arduradunarekin eta Indar Unanue txapelketa honetarako faboritoa denarekin izan dugu solasaldia 'Faktoria'n Andyren bizitzaz, surfaz eta baita espero diren olatu erraldoien inguruan ere.