Itxi

Faktoria

Iruzur teknologikoak

'Ez da kaputxa behar delituak egiteko, Internetek ematen dizu kaputxa'

Garikoitz Etxabe, ziber-delituak ikertzen dituen ertzaina eta Amaia Aiastui, Kutxabankeko berrikuntza zuzendaria.

  • 23:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izaten diren iruzur kasuetatik, 10etik 8, Internet bidez egiten dira eta, etengabeko hazkundean daude. Segurtasun sailak eman dizkigun datuen arabera, 2018ko lehen bost hilabeteetan, 4.581 iruzur salaketa jaso dituzte. % 80 Internet bidez egindakoak dira, pasa den urtean baino % 7 gehiago dira. Azken bost urteetako alderaketa deigarria da: ohiko delituak % 8 gutxitu dira baina, delitu teknologikoak % 115 handitu dira.

Ertzaintzak jaso dituen salaketa gehienak, lautik hiru, txarteleko datuak kopiatu eta gure datuak erabiliz egindako lapurretengatik da. Alarma gorriak piztuta daude Europa osoan eta bereziki udaran, iruzur hauek asko handitzea espero du Ertzaintzako Garikoitz Etxabek. 'Delikuentzia trasladatu da' esan digu 'Faktoria'n Etxabek, 'ez da kaputxarik behar iruzurrak egiteko, Internetek ematen dizu kaputxa'. 'Internet bidezko delituak industria bihurtu dira, negozio bat dira gaur egun'.

Finantza erakundeak hasi dira tresna berriak jartzen. Kutxabankeko Amaia Aiastui berrikuntza zuzendariak aurkeztu dizkigu.