Itxi

Faktoria

Hirietako zarata

'Haurdunaldian gertatzen den guztiak du eragina haurrarengan'

EHUk eta Biodonostiak duela 11 urte abiatu zuten INMA proiektua aztertzeko ingurugiroko aldagaiek zer nolako eragina duten haurrengan. Nerea Lertxundi eta Ainara Andiarena proiektuan ari dira lanean.

  • 16:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

2006an EHUk eta Biodonostiak INMA proiektua jarri zuen abian aztertzeko ingurugiroko aldagaiek zer nolako eragina duen haurrengan. Haurdun zeuden 618 emakumerekin hasi zuten lan hori, eta gaur egun emakume haiek izandako haurrekin egiten dute ikerketa.

Nerea Lertxundi EHUko neuropsikologoak hirietako zaraten eraginari buruz galdetuta, argi esan digu zaratak guregan eragina duela, "azkenean zaratara ohitzen garela esaten da, baina hori ez da horrela, zure pertzepzioa hori izan daiteke, baina argi dago, dena epe luzera eragin bat duela, eta hori jakitea garrantzitsua da". Horregatik isiltasunaren garrantzia azpimarratu du, "beti behar ditugu isiltasun momentuan, isiltasuna oso oso garrantzitsua da". Zarataren ondorioak ikusita, Nerea Lertxundik eta Ainara Andiarenak azladu digute dagoeneko hainbat hiritan hasi direla neurriak hartzen.

Euren proiektuan parte hartu duten emakumeekin elementu asko aztertu dituzte: haurdunaldian zer jan duten, edota zein egoera emozionala izan duten, Ainarak argi esan digu "haurdunaldian gertatzen den denak du eragina haurrarengan".