Itxi

Faktoria

Ana Berrizbeitia

'Dogmak ez du santa sekulan interpretazio bakarra izan'

Teologo laikoa. Andreek elizan duen partehartzeaz aritu zaigu elkarrizketan, eta sexu abusuez ere bai: 'Bizkaiko Elizabarrutian ez ginen ingenuismoan. Bagenekien hemen ere ager zitekeela'.

  • Ana Berrizbeiti

    21:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bizkaiko Elizbarrutian aste honetan lehertu den aferak ukituta dauka Ana Berrizbeitia, baina adierazi du 'ingenuismoan' erori gabe, horrelako kasuren bat sor zitekeen atezuan bazeudela. 'Giza eskubideen markoan eta sexu asktasunarenean aritu behar du Elizak ere; eta etenak daudenean, ekin egin behar zaio', adierazi digu Ana Berrizbeitiak 'Faktoria'n. 'Botereaz', 'agintzaz' eta 'sexuarekin duen loturaz' Elizak egiteko handia duela iritzi dio, eta 'egi bihurtu behar duela', abadeek afektibitateari eta sexuari uko egiteak dakarrena: 'Besteentzat denbora gehiago ekarri beharko luke horrek. Idealizazio bat da'.

Emakumeek gaur egun Elizan duten papera erabat jotzen du bigarren mailakotzat eta emakumeak apaiztearen aldeko da bera: 'Dogmak ez du sekulan interpretazio bakarra izan', azpimarratu du, eta Elizaren historiaren hasieran emakumezkoek izan zuten paper garrantzitsua ekarri du gogora. Emakumeak apaiztearen aldeko izan arren, berak ez du ez abade ez diakono izateko nahirik. Atxondon, iganderako fededunen batzarburu izatearekin konforme dago. Abadeen faltan, ehun lagunetik gora aritzen dira Bizkaian elizkizunak zuzentzen, gehien gehienak, emakumeak.