Itxi

Faktoria

HEMODIALISIA BISTARATUZ

'Hemodialisiaren gogortasunari alaitasun pixka bat jarri nahi izan diogu'

Galdakaoko Unibertsitate Ospitaleko Hemodialisi unitatea 'Hemodialisia dantzan' kanpainara batu eta dantzan jarri ditu paziente eta osasun profesionalak, zaintza nefrologikoa azalaratzeko asmoz.

  •  Hemodialisia Galdakaoko Hospitalean

    Hemodialisia Galdakaoko ospitalean

    3:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Saioa Bilbao Galdakaoko Unibertsitate Ospitaleko nefrologiako medikuak kontatu digu 'Faktoria'n #HemodialisisBaila kanpainaren berri. Brasilen jaio zen erronka edo challenge honen helburuarekin berehala bat egitea erabaki zutela kontatu digu medikuak, izan ere, zaintza nefrologikoaren gogortasunak merezi zuen errekonozimendu bat. Hemodialisiaren beharra duten pazienteek urtean egun eta aste asko igarotzen dituzte ospitalean eta ordu horietan guztietan oso harreman estuak sortzen dira paziente eta erizainen artean. Harreman horiek modu alai eta ludikoan bistaratu nahi izan dituzte jarraian ikusi dezakezun bideo honetan. Biba zuek!