Itxi

Faktoria

Demografia Euskal Herrian

Herri txikiak husten, hiriguneak gero eta populatuago

Euskal Herriko biztanlegoak gora egin du etenik gabe azken mendean. Jaiotza kopurua gero eta txikiagoa bada ere, inmigrazioak eusten dio populazioari.

  • Arabako Mendialdea

    22:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Inoiz baino biztanle gehiago dago Euskal Herrian. Gaindegiak bildutako datuen arabera, 3.140.326 biztanlerekin itxi zen iazko urtea. Jaiotze tasa, ordea, gero eta apalagoa da, eta migrazioei esker eusten zaio saldo begetatibo positiboari.

Bestalde, landa eremuetatik gune urbanoetarako joera gero eta nabarmenagoa da. Asko dira joera demografiko arriskutsua erakusten duten eskualdeak, jendez husten ari direlako. Erronkari-Zaraitzu bailara, Zangozerria, Malerreka, Lea-Artibai eta Arabako Mendialdea dira egoera kezkagarria duten eskualdeetako batzuk.

Arabar Mendialdeko Urizaharra, Baroja eta Pagoeta herriak bisitatu ditugu Faktorian, bertako bizilagunekin euren egunerokoari buruz hitz egiteko. Jon Telletxea, Malerrekako Beintza Labaiengo alkateak ere adierazi digu, herrian biztanleen galera handia ari dela izaten eta horrek zaildu egiten diola udaletxeari zerbitzuak egoki eskaintzea.

Imanol Esnaola, Gaindegia, Euskal Herriko Ekonomia eta Gizarte Garapenerako behatokiko koordinatzaileak lagundu digu Euskal Herriko errealitate demografikoaren irakurketa egiten.