Faktoria
Ostiralean
Mikel Sagarzazu, asperger sindromea duen gaztea, eta San Tomas, 'Faktoria'n
Hurbileko elkarrizketa egingo diogu aktore lanetan dabilen oñatiarrari. Gainera, goiz osoan, Donostiako eta Bilboko azoketan ibiliko gara.
-
2017ko Donostiako azoka. Argazkia: EFE
Asperger sindromea 6 urterekin diagnostikatu zioten Mikel Sagarzazu oñatiarrari. Aktore lanetan dabil gaur egun. 'Faktoria'n ostiralero patxadazko elkarrizketarako hartu ohi dugun tartean, gertuagotik ezagutuko dugu Mikel.
Oso gertutik jarraituko ditugu, Bilboko eta Donostiako San Tomas azoken irekierak, eta Bilboko kasuan, garraio publikoan deituta dauden lanuzteek duten eragina aztertuko dugu, Adolfo Alustiza Bilboko udaltzain zuzendariarekin.
Bestalde, Jose Migel Beñaran “Argala” ETAko buruzagi historikoa Batallon Vasco Españolek hil zuela 40 urte beteko dira ostiralez, eta haren soslaia egiten lagunduko digu Mertxe Aizpurua kazetariak.
Solasaldiaren tartean, Amaia Espinosa eta Iker Riojarekin aztertuko dugu aktualitatea.
10:00etan, Gorka Otaegik hartuko du magazinaren lekukoa, eta Donostiako eta Bilboko San Tomas azoketan sartu-irtena egingo dugu goiz osoan. Gainer,a Donostiako Casares irratiak antolatutako 'Hamaika entzuteko' lehiaketak Maider Segurola eta Lander Eizagirre lankide hirigorritarrak saritu ditu, eta eurekin hitz egingo dugu. Idoia Torregaraik Gabonetako opari kuttunak ekarriko dizkigu, eta Mendukilo kobazuloa barrutik ezagutuko dugu Leire Martinez lankidearekin.Guatemalan kooperante ibilitako Martin Zuñiga ere ezagutuko dugu.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.