Itxi

Faktoria

Gabonak eta dolua

Emozionalki ez isolatzea da maiteen heriotzari aurre egiteko gakoa

Izaskun Andonegi Bidegin elkarteko kide eta zainketa aringarrietako erizaina da. Egun hauetan heriotzari nola aurre egin azaldu digu

  • 25:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Dolua eta Gabonak elkarrekin eramangarriagoak egiteko ahaleginean 'Gabonak eta etxean aulki bat hutsik' hitzaldiak antolatzen dituzte urtero Bidegin elkarteko lagunek. Etxe askotan familia elkartu eta aulki bat hutsik izango da. Izan ere "Bizitza bera galera da", dio Izaskunek, eta egun batean edo bestean galduko ditugu maite ditugunak edo beraiek negar egingo dute gu joan garelako.

Bidegin elkartean 10 urte daramatzate Gipuzkoan doluaren inguruko hainbat programa asistentzialekin. Arreta psikoemozionala eskaintzen dute, batez ere, galera oso traumatikoak gertatzen direnean.

Saminaren aurrean erantzuteko tresnak diferenteak dira pertsona bakoitzare arabera, Andonegik esan digunez. Ez dago saminaren termometro bat eta bakoitzak ahal duen moduan egingo dio aurre. Hori errespetatu beharra dago. Dena den, garrantzitsua da, kasu guztietan, kide bat ondoan izatea: "arreta jartzen dizuna, epaitu gabe... presa ez daukan norbait, presa handia dugulako ondokoa sufrimendutik irteteko", gaineratu du, eta "horrek amorru asko ematen du", galera gainditzeko prozesuan gaudenean, nahiz eta intentzioa ona izan. "Laguntzeak suposatzen du errespetu eta presentzia handiz egotea", dio Izaskunek.

Egun hauetan familian edo gertukoekin egoteko egunak direnez eta mahai fisiko baten inguruan gaudenez nabariagoa da hutsunea. Horren aurrean, "oso ulergarria da eta eskubidea daukazu sentitzen duzuna sentitzeko", esan digu Andonegik. Eta bere gomendioa da nork bere neurriko plana egitea Gabonetan: gehiegi sufriarazten ez dizun zerbait egitea. Oso lagungarria izaten da maitatzen dugun hori sinbolo baten bitartez ekartzea mahaira: kandelatxo batekin, esaterako. "Edo topa egin jadanik gurekin ez daudenen omenez... Mezua da ez isolatzea emozionalki, negar elkarrekin egiten badugu, min gutxiago izango dugu", gehitu du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia