Faktoria
Trintxerpeko sutea-5 urte
Urtarrilean berreraikiko dituzte Trintxerpen suak kiskalitako bi eraikinak
5 urte beteko dira gauerdian Trintxerpen sute batek bi eraikin erabat kiskali zituenetik.
-
Suak erabat kiskali zituen bi eraikin
18:09 min
2013tik 2014ko abenduaren 31a beltza izan zen, Trintxerpeko Euskadi Etorbideko 5. eta 7. zenbakian bizi ziren familientzat. Gauerdia pasata, urte berriari ongietorria ospatzeko bota zuten suziri batek, eraikineko teilatua jo eta sua piztu zuen. Bi etxeak erabat kiskali zituen eta 42 familia etxerik gabe gelditu ziren.
5 urte pasa dira ordutik, eta oraindik ez dira etxeak berreraikitzeko lanak hasi. Badute data eskutan: 'urtarrilak 7'. Okerrik ez bada, orduan hasiko dituzte berreraikuntza lanak, baina, bizilagunak ez dira erabat fio, "ilusioa galdu dutela" aitortu digute, "duela bi urte zuten urduritasun eta ilusio" hori bidean gelditu da, "oztopoak hasieratik izan direlako".
Faktorian izan ditugu Gurutze Zabalo, bizilagunen bozeramalea; Ray Mendiburu, berreraikitzearen ardura duen arkitektoa eta Nahikari Otermin, Pasaiako alkateordea.