Itxi

Faktoria

Joseba Laka

'Gure osasun sailak teknoadikzioak euren agendetan sartzen ari dira'

Joseba Laka, Tecnaliako IKTen arduraduna, teknologiarekin daukagun loturaz hausnartzeko gonbidatu dugu gurera.

  • 15:57 min
imagen player
imagen player
imagen player

2019 urterako helburuen zerrendan teknologiarekin zerikusia duen asmorik jarri al duzue? Teknologiarekiko duzuen harremana aldatzea pentsatu al duzue? 'Faktoria'n, hausnarketa hori egitera gonbidatu dugu Joseba Laka, Tecnaliako IKTen arduraduna.

Izan ere, hainbat ikerketaren arabera, 'teknoadikzioa' daukagu. Estatu espainiarrean, esaterako, gizartearen % 77 sakelakoen mende bizi da, hau da, nomofobia du, eta Lakaren arabera, mendekotasun hori gorantz doa eta ez du itxurarik behera egingo duenik. "Gure osasun sailak teknoadikzioak euren agendatan sartzen" ari direla azpimarratu du Lakak.

Dena dela, teknologia gure bizitzarako ohiko tresna dugu, eta, gure adituaren arabera, "gizarte moduan egin behar duguna da ikasi, eta heldutasun puntu batera ailegatu, mugikorrak gutxiago erabiltzeko" eta nomofobiatik ateratzeko. Gainera, Lakak azpimarratu duenez, "foro teknofilikoetan, esaterako, eztabaida zabaldu da, sare sozialak ez ote garen gehiegi erabiltzen ari; AEBetatik mundu osora zabaltzen ari da eztabaida hori".