Faktoria
Eli Larrinaga
'Lelotuta eta mamalatuta'
Nomofobiaz hausnarketa egin du urteko lehen zutabean Eli Larrinaga iritzi-emaileak.
-
2:59 min
"Aizu entzule, zuk nola begiratuko zenioke asto bati belarriak gogotsu astindu eta inguruko mandeuliak uxatzeaz gain, hegan hasiko balitz? Esan, nola? Edo zein aurpegikera jarriko zenuke etxeko txirrina entzun, atea zabaldu eta hantxe, aurrez aurre kaskoa, buzo urdina eta gomazko botak jantzita, eskuetan balde parea daramatzala Donald Trump izango bazenu Mexikoko horma eraikitzeko zementua ote duzun galdetuz? Ameskeria dela pentsatu eta begiak igurtziko zenituzke? Aho bete hortz geratuko zinateke agian? Ba halaxe begiratzen nau gero eta jende gehiagok duela urte batzuetatik hona, gero eta sarriago gainera.". Honelaxe hasi du 'Faktoria'ko aste honetako ''Sinadura'' tartea Eli larrinaga iritzi-emaileak.