Itxi

Faktoria

Kalegorrian lotan

'Kalean bizitzeak asko hondatzen du, fisikoki eta mentalki'

EAEn azkeneko bi urteetan bikoiztu egin da kalean bizi den jendearen kopurua. Donostian Caritasek duen Aterpe babes etxean dauden bi erabiltzailerekin eta bertako gizarte langile batekin egon gara.

  • 13:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

Azkeneko bi urteotan bikoiztu egin da kalean bizi den jendearen kopurua. Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, joan den urriko gau batean egindako zenbaketan 435 pertsona topatu zituzten kalean lotan Euskal Autonomia Erkidegoan. 2016 an baino ia bi aldiz gehiago. Donostian lau aterpetxe daude, Amara auzoan Caritasek duen Aterpe babes etxean izan gara.

Garazi Solis gizarte langilea da eta Amarako babes etxe honetan egin du lan. Zerbitzua urte osoan eskaintzen dela azaldu digu, aterpeak ez duela inoiz martxa gelditzen. Kalean daudenen kopuruak gora egin duela ziurtatu digu, eta eurek eskaintzeko dituzten baliabideak murritzak direla.

Anek eta Xabierrek ez dute aterpe honetan lo egiten, baina egunean zehar joaten dira bertara, bazkaltzera, edota arropa garbitzera. Euren egoera kontatu digute, dibortzioak, lana galtzeak, familia arazoek... kale gorrian egotearen arrazoiak asko izan daitezke, baina Xabierrek argi du "kalean bizitzeak asko hondatzen du, fisikoki eta mentalki", euren egoera edonori gerta dakiokeela diote, egun batetik bestera dena galdu baitezakezu.

Garazik giza eskubideak "modu duinean bermatu" behar direla aldarrikatu digu, eta hori "gizarte osoaren ardura" dela dio, eta bereziki gizarteari eskatu dio "errealitatea ezagutu gabe ez epaitzea".