Faktoria
Ostegunean
La Naval enpresaren behin betiko itxieraren bezperatan, 'Faktoria', Sestaotik
Gainera, beste lan gatazka bati irekiko diogu leihoa lanbide heziketako ikastetxeetan eskola praktikoak eskaintzen dituztenei.
-
Naval. Argazkia: EFE
La Naval ontziolako langileentzat egun erabakigarriak dira. Datorren asteazkenera atzeratu dute EEEaren kontsulta faseko azken bilera baina, beharginek eurek aitortzen dute itxiera gertu egon litekeela. 'Faktoria' Sestaora hurbilduko da bihar. Gurekin izango ditugu Alberto Vazquez egungo La Navaleko langilea eta ontziolan 30 urtez aritu den Koldo Maruri.
Sestaoko jarduneko alkatea, Ainhoa Basabe hurbilduko da gure unitate ibiltarira eta La Navalekin kontratuak dituzten enpresa auxiliarren arduradunen iritzia eskatuko dugu.
Beste lan gatazka bati irekiko diogu leihoa: lanbide heziketako ikastetxeetan eskola praktikoak eskaintzen dituztenei. Itxialdia hasiko dute gaur Mendizabala institutuan. Lander Urtaza irakasleak protestaren xehetasunak kontatuko dizkigu.
Magazinean, bestalde, Donejakue bidea itsasoz egiteko asmoaz hitz egingo digu Iker Iraolagoitia urpekariak. 'SantiAGUA' izena jarri diote egitasmoari. Gainera, Mixel Etxekopar musikari zuberotarra Bilbon dabil Atlas geopolitikoa errodatzen. Harengana hurbilduko gara.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.