Itxi

Faktoria

Memoria historikoa

'Denboran urruti gelditzen bazaigu ere, hurbiletik sentitzen dugu askok'

Aiala Oronoz Mitxelenak 'A pico y pala: trabajos forzosos en Gipuzkoa' liburuan diktaduraren lehen urteetan Irunen bortxazko lanak egiten ibili ziren presoen memoria berreskuratu du

  • 'A pico y pala: trabajos forzosos en Gipuzkoa' liburuaren azala.

    13:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gerra Zibilaren ostean, diktaduraren lehen urteetako errepresioa jasan zuten milaka herritarrek bortxazko lanak egiten bete zituzten faxistek ezarritako zigorrak. Gipuzkoan, esaterako, Dirección de Regiones Devastadas delako erakundearen edo Ferrocarriles y Construcciones ABC enpresa pribatuaren gidaritzapeko hainbat lan publikotan beharrean.

Irunen, Olaberriako ubidearen kanalizazioko lanak egin zituzten 200dik gora presok. Zein ziren preso hauek, nola bizi izan ziren errepresaliatu gisa, nondik nora ibili ziren zigortuak izan ondoren… erantzunik gabeko galderak ziren… orain arte… Izan ere, Aiala Oronoz Mitxelena ikerlariak Irungo zigor destakamenduko presoen memoria historikoa berreskuratu baitu berriki Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarren Elkarteak argitaratutako A pico y pala: trabajos forzosos en Gipuzkoa liburuan.

Aialak esan digun moduan, preso hauen historia ezaguna da irundar batzuentzako. Hala ere, memoria hori bizirik iraunaraztea "gure ardura ere bazela eta norbaitek egin behar zuela" gehitu du. Izan ere, familia askotan Gerra Zibilean eta gerraostean errepresioa jasandako senideak izan badira. Pertsonalki "denboran urruti gelditzen bazaigu ere, hurbiletik sentitzen dugu askok", dio Aialak. Entzun hemen elkarrizketa osorik.