Faktoria
Nekane Balluerka, EHU
'Bikaintasuna, elitismorik gabe'
Nekane Balluerka Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak argi du zein izan behar duen unibertsitate publikoen ibilbidea.
-
25:35 min
Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak argi du zein izan behar duen unibertsitate publikoen ibilbidea: 'herriaren zerbitzura gaude eta erantzukizunez jokatuz, aukera berdintasuna elikatu behar dugu'. Nekane Balluerkak ez du ezkutatu soldateren arazoa dutela, unibertsitate publikoek: 'medikuen kasuan, bi guardietan irabazten dute EHUk ordaindu ahal diena'. Errealitatea hori denez, lan ildoa zehaztu du 'Faktoria'n, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publikoko errektoreak: 'bikaitasunetik, elitismorik gabe'.
Unibertsitate legea
Nekane Balluerkaren iritziz, unibertsitate lege berria behar da: 'aurreko legea, duela 12-13 urte atera zen, gauza onak ditu baina, ordudanik aldaketak izan dira eta egneratzea behar da'. 'Autonomia handiagoa' aldarrikatzen du errektoreak eta egonkortasun hori lortZeko, diru partidetan igoera eskatzen du: 'ehuneko 7a inguru beharko genuke' esan du Balluerkak, aitortuz, aurten aurrekontuak onartzeak ez diola onik egingo unibertsitatearen lnaari..
Euskara
Abenduan hirugarren euskara plana onartu zuen EHUk. Euskararen erabilera areagotu nahi du, Nekane Balluerkaren hitzetan, 'gizartean ematen ari den aldaketari egokitzeko'. Euskarazko ikasgaien eskaintzan bikaintasuna bilatzen du unibertsitate publikoak et aahal den neurrian, ikasgaien ehuneko ehunean euskarazko eskaintza izan. Ildo horretatik, medikuntzan ikasgaien ehuneko 40 euskaraz emateko EHUk hartu duen erabakia defendatu du errektoreak, neurri horrekin hasi den eztabaida 'faltsua, antzua eta interesatua dela' esanaz. 'Matrikula baldintzatuarekin arazo handiak ditugu' esan du Balluerkak, 'plazak handitzea eskatzen zaigu eta horrek gaztelerazko geletan masifikazioa dakar'. Euskaraz ehuneko 40 eskaintzeak 'kudeaketa erraztuko luke eta ez luke politikarekin zerikusirik' gaineratu du EHUko errektoreak.