Faktoria
Frankismoaren biktimak
'Barruan genuena aterata, amaieraraino joango gara tortura salaketarekin'
Josetxo Zabaletak eta Elixabete Nosellasek asteazken honetan Juan Muñecas kapitain ohiaren aurka Tolosan jarriko duten salaketan egingo duten kontakizuna aurreratu dute.
-
Josetxo Zabaleta eta Elixabete Nogellas
40:28 min
Sei euskal herritarrek 70eko hamarkadan torturak jasan zituztela salatuko dute asteazken honetan Tolosako epaitegian, Frankismo garaiko Krimenen Aurkako Plataformak lagunduta. Plataforma honek bultzatuta erabaki dute 40 urte baino gehiagoren ondoren salaketak jartzea, zehazki 1975 eta 1976 urteetan jasandako torturengatik; guztiak ere Guardia Zibilak Tolosan duen kuartelean jasandakoak, Jesus Muñecas orduko kapitainaren agindupean. Lehenbiziko aldia da Euskal Herrian Muñecas kapitainaren aurka egingo dena, orain arteko salaketak Maria Servini epaile argentinarrak bideratu baititu Argentinatik bertatik.
Muñecasen eta bere agindupean ziren guardia zibilen aurka salaketak aurkeztuko dituzten 6 herritarretik birekin hitz egin dugu Euskadi Irratiko 'Faktoria'-n: Josetxo Zabaletarekin eta Elixabete Nosellasekin. Justiziak gertatutakoa argituko duenik itxaropenik apenas duten arren, beharrezkoa iruditu zaie beren testigantza publiko egitea; ziur baitaude asko direla garai hartan torturak jasan eta oraindik ere ixilik dauden herritarrak.
Eurekin grabazioa egindako modu berean, mozketarik gabe, entzun liteke euren testigantza webeko bertsio honetan.