Itxi

Faktoria

Aingeru Epaltza

'Wikipedian'

Mikel Antza izan du hizpide iritzi-emaileak.

  • Aingeru Epaltza

    3:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Wikipediaren abiadura da Iban Zaldua idazlearen azken liburuko ipuin baten abiapuntua. Alegia, sareko entziklopedia askea zein zalua den, zein arina, edukiak eguneratzeko tenorean. Zalduaren lan horrek pertsonaien heriotzaren data zuen hizpide. Bertzelako gertakariekin ere gertatzen da, ordea. Herenegun zabaldutako albiste bat atzo bertan jasoa zegoen Wikipedian, bai euskarazkoan, bai gaztelaniazkoan. 24 ordu gabe, hizkuntza bakoitzean esku niretako ezezagun batek lerro eta erdia gehitu zion Mikel Antzaren biografiari, zertarako eta haren askatasunaren berri emateko." Horrelaxe hasi du 'Faktoria' saioako ''Sinadura'' Aingeru Epaltza idazleak.