Faktoria
Elixabete Garmendia
'Hedabideen populismo merkea'
Malagako Totalan herriko aferari eman zaion tratamendu mediatikoaz aritu da iritzi-emailea.
-
2:34 min
"15 egun pasa dituzte spainiako hedabideek Totalan herriko aferaren bueltan. Handik zetozen berriek bete dituzte egunkarietako azalak eta albistegietako izenburuak. Telebistek zuzenekoak egin dituzte barra-barra. Egunkariek berriemaile bereziak bidali dituzte Malagako herrira. Operazioaren arduradunari entzun diogu behin eta berriz, baita bertako biztanleei ere, nahigabea eta solidaritatea adieraziz. Eta, hala ere, ez zait garbi geratu nolatan zegoen putzu-zuloa bi urteko ume bat irensteko moduan". Honelaxe hasi du 'Faktoria'ko gaurko ''Sinadura'' Elixabete Garmendiak.