Itxi

Faktoria

Eutanasia

'Gure amak hil egin nahi du. Klaustrofobia psikologiko hau ezin da jasan'

Maribel Teilaetxe-ren sendia eutanasia eskatzen ari da bere borondatea bete nahi dutelako. SOSamatxu blogean ari dira mezuak zabaltzen eta sinadurak biltzen.

  • Maribel bere senide eta lagunarekin

    22:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

Maribel Teilaetxe Portugaleteko 75 urteko emakumea da. Alzheimerra diagnostikatu zioten duela 12 urte. Nahiko ondo eutsi dio gaitzari bilakaera moteltzeko buruko ariketak eginaz. Baina azken urtean maldan behera azkar egin du bere burmuinak.

Orain dagoen bezala, ez luke bizi nahi. Hori oso garbi adierazi izan du beti Maribel-ek. Ahoz, sendiari idatzitako gutunaren bidez eta aurretiazko borontateen agirian.

Orain bere sendia, EUTANASIA eskatzen ari da Maribel-en borondatea bete nahi dutelako. Sosamatxu blogean ari dira mezuak zabaltzen eta sinadurak biltzen. David Lorente semearekin eta Agustina Fernandez sendiaren lagunarekin hitz egin dugu 'Faktoria'n.

Portugaleteko udalak bihar eutanasia zigorgabetzeko eskaria egngo du.