Faktoria
Goya sarietako hitzaldiak
''Sariak antzerkirako atea zabaldu dit. 'Hemen printze bat dago' esan zuten''
Aurten, saria jaso ondorengo hitzaldirik laburrena sarituko dute. Eneko Sagardoyk iaz 1 minutu eta 54 segundo behar izan zituen. 30 segundotan laburtzeko ariketa eginarazi diogu.
-
Eneko Sagardoy
11:39 min
Handia filmagatik iaz irabazitako GOYA sariak batez ere antzerkirako atea zabaldu dio Eneko Sagardoy aktoreari. Saria jaso ondorengo hitzaldian ikusi zuten Fedra antzezlaneko zuzendari eta dramaturgoak eta 'hemen printze bat dago' esan zuten. Meridako anfiteatro erromatarrean antzezteko aukera izan du besteak beste.
'Urte arraroa eta bitxia' izan dela esan digu Eneko Sagardoyk. Kamera aurreko lana espero zuen gehiago, baina 'Soinujolearen semea' filmeko bost eguneko errodaia bakarrik egin du kamera aurrean. Martxoan iritsiko da 'Soinujolearen semea' zine aretoetara.
Horrez gain, telesail bat grabatzen hasiko da aurten eta bi film ere lotuta ditu. Bat Euskal Herrian eta bestea Katalunian.
Iazko Goya sarietako gaua 'mozkorraldi handi eta zoro' baten gisan oroitzen du, 'barru barruan poz handiko gaua'. Eskerrak emateko hitzaldiarekin ariketa egin arazi diogu Eneko Sagardoyri 'Faktoria'n. 1 minutu eta 54 segundo behar izan zituen eta 30 segundotan laburtzeko ariketa jarri diogu, aurten Goya sarietan hitzaldirik laburrenak saritzeko asmoa dutelako telebistak oparituz. Bikain moldatu da aktore bizkaitarra.
Aurten kuadrilakoekin ikusiko du sari banaketa. Efektu bereziengatik izendatuta dagoen Errementari filmean bera da deabrua.