Faktoria
Noa Cliff abeslaria
'Medikuak esan zidan: heldu musikari'
Buruko kolpe gogor baten ondoren, bere buruaz baliatu ezinik geratu zenean, medikuak esan zion musikarekiko zaletasuna oso onuragarri izango zuela. Terapia, botika, oxigenoa eta hegoak eman dizkio
-
Noa Cliff abeslaria
24:20 min
Plentziako abeslari gaztea izan dugu 'Faktoria'n. Izen artistikoa du Noa Cliff. 'Soinu aldetik gustatzen zait' esan digu eta 'esan nahi duena ere bai'. Izena, El diario de Noa liburuagatik hartu zuen eta Cliff, itsaslabarrak biziki maite dituelako.
Etxean txikitatik bizi izan du musikarekiko zaletasuna. Amak gitarra jotzen zuen. Musikaren bide horretan, duela bi urte buruan jasotako kolpe larri bat erabakigarria izan zuen. Errehabilitazio gogorra egin behar izan zuen, ibili ezinda geratu zelako. Medikuak esan zion: 'heldu musikari' eta gogo handiz ekin zion. 'Musika izan zen nere terapia, botika eta oxigenoa' eta 'musikak eman zizkidan hegoak, oinez ezin nuenez ibili, gitarrarekin mugitzen nintzen'.
'Ametsak lortzeko borroka egin behar dela', hori du bere gustuko leloa. Norberak bere buruarengan sinistu egin behar duela errepikatu digu behin eta berriz eta artea, musika eta sormena matematikak bezain garrantzitsuak direla bizitzan.