Itxi

Faktoria

Aurpegi ezagutza

Aurpegia, sarbide

Eskuko telefonoa desblokeatzeko, lantegiko atea zabaltzeko edo ordainketak egiteko jada erabiltzen da aurpegi ezagutza. Aukera berriak zabaldu dira baina pribatutasuna urra dezakeelako ere bada kezka.

  • Aurpegi ezagutza

    Aurpegi ezagutza

    22:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jaiotze unetik aldatzen doan arren, norberak bere berea du aurpegia. Aldatuz doa, luzatuz, zabalduz edota zimurtuz, baina beti da gurea. Hori dela eta, gero eta gehiagotan erabiltzen da, ezagutzen ez gaituzten eta gu ezagutu beharra duten eremuetan, identifikazio zeinu gisa. Aplikazio asko ditu jada teknologia honek: ateak irekitzeko, internet plataformetan sartzeko edota ordainketak egiteko ere erabiltzen da jada hainbat tokitan. Gaiari heldu diogu 'Faktoria'n hainbat aditurekin.

Unai Elordi Vicomtech enpresako ingeniari eta ikerlariak azaldu digu teknologia honen funtzionamendua, eta izan ditzakeen aplikazio posibleak. Jon Turrillas teknologia berrietan eta datuen babeserako legean aditua pribatutasunaren ikuspuntutik kontuan hartu beharreko irizpideei buruz aritu zaigu.

Bestalde, ezagutu dugu SMOWL aplikazioa, Donostiako Smowltech enpresak sorturikoa, aurpegi ezagutzaren bidez online ikasketak iruzurrik gabe egiten direla frogatzeko.