Faktoria
Asteazkenean
Hego Euskal Herriko hiriburuetako lau alkateak, 'Faktoria'n
Historian zehar garrantzitsu izandako emakumeak ikusgarri egin nahi dituen 'Emariak' liburua izango dugu hizpide magazinean.
-
Eneko Goia, Joseba Asiron, Gorka Urtaran eta Juan Mari Aburto. Argazkia: Euskaraldia
Lehen agintaldia izan da laurentzat, eta agintaldia amaitzen ari da Eneko Goia, Juan Mari Aburto, Joseba Asiron eta Gorka Urtaranentzat. Hego Euskal Herriko hiriburuetako alkateak dira. Laurak elkartuko ditugu 'Faktoria'n, 09:00etatik aurrera.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Iker Markinez sukaldariak astegun buruzuri bateko otordua berezi egiteko aholkuak emango dizkigu. Jarraian, Tolosako txotx solidarioaren berri emango dugu. 11:30ean, 'Araba ekinean' egitasmoaren baitan, Lanbide Heziketako ikasleen proiektuak ezagutuko ditugu, eta, 12:00etan, Emariak liburuaren berri jasoko dugu. Historian zehar garrantzitsu izandako emakumeak ikusgarri egitea du helburu, eta Ilazki Gainza eta Nerea Uria ariko zaizkigu horri buruz solasean.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.