Itxi

Faktoria

Zuhaitz eskultura

'Sorginei esker zuhaitz hau esnatzea lortu dugu'

Jose Pablo Arriagak eskultura bihurtu du Zallako Bizkaitarra pasealekuan ihartuta eta moztuta zegoen zuhaitza.

  • Jose Pablo Arriaga

    Jose Pablo Arriaga bere eskultura berria atzean duela

    15:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Urte asko pasa ditu lokartuta, baina, orain, sumendia bailitzan bere energia guztia nola ateratzen den ikus dezakegu, sorginei esker". Jose Pablo Arriagak honela definitzen du Zallan zenbait urte ihartuta pasa dituen zedro handia eskultura bihurtzeko prozesua. "Zalla herriak urte asko pasa ditu sorginkeriarik gabe, orain arte. Zuhaitzak herriko mitologia aberatsaren isla izan nahi du". Horregatik eman dio 15 metroko zuhaitzari su-mendi itxua.

Eskuturgile markinarraren lanak polemika ere piztu du Zallako zenbait eskulturgileren artean. Lana herrikoa ez den eskulturgile bati eman izana eta udalak lehiaketa publikorik egin ez izana salatu dituzte. Arriagak kritika horien aurrean duen iritzia ere eman dio Gorka Otaegi lankideari lekuan bertan, bere lana amaitzear zuela.