Faktoria
Ostegunean
Juan Martin Elexpuru idazlea, 'Faktoria'n
Iruña-Veleia izango dugu hizpide idazlearekin. Magazinean, Pukasekoak zorionduko ditugu eta kirol arloan LGTBI kolektiboko pertsonen esperientziak jasoko ditugu.
-
Juan Martin Elexpuru
Duela 12 urte, Gasteiztik 10 kilometrora, Iruña-Veleian aurkeztu zituzten grafikoen egiazkotasunari eusten dio Juan Martin Elexpuruk, idazle eta Filologian doktore denak. Bere esperientzia jasota, liburua kaleratu berri du: ¿Que está pasando con Iruña-Veleia? izenburupean. Ostegunean, 09:30etatik aurrera espero dugu gurean Elexpuru.
Aktualitatea lantzen lagunduko digute ostegunean solasaldian elkartzen ditugun hiru kazetariek: Nerea Azurmendik, Martxelo Otamendik eta Xabier Riezuk.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Juliette Blevins hizkuntzalari estatubatuarrak euskararen inguruan egin dituen ikerketen berri emango digu Ander Egurtzegi hizkuntzalariak, Munich-eko unibertsitatetik. Bestalde, munduko surf taularik onena aukeratzeko lehiaketaren finala jokatu zen Sydney-en, eta Pukasekoak bigarren geratu dira. Adur Letamendia zorionduko dugu eta taula hori nolakoa den azalduko digu. Gainera, gure arkitektura ondarea aztertzeko txokoan, Atxuriko tren geltokia aztertuko dugu, bai eta Geoguessr aplikazioa ezagutu eta harekin jolas egin ere. Azkenik, kirol arloan, LGTBI kolektiboko pertsonen esperientziak jasoko ditugu. Jon Kadierno, David Miguel, Alain Otaegi eta Larraitz Lukas-ekin hitz egingo dugu.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.