Faktoria
Ostiralean
Itziar Aretxaga astrofisikaria, gertuko elkarrizketan, 'Faktoria'n
Astrofisikari bilbotarra hurbiletik ezagutuko dugu ostiraleko saioan. Magazinean, bestalde, adimen emozionala enpresetan garrantzitsua zergatik den aztertuko dugu.
-
Itziar Aretxaga
Itziar Aretxaga astrofisikari bilbotarra izango da ostiral honetako 'Faktoria'ko gonbidatu nagusia. Mexikon 20 urte daramatza lanean eta bertako Astrofisika Instititutu Nazionalean ari da, Sierra Negran duten munduko teleskopiko milimetriko handienaren arduradun. Gailu hori baliatuta, urrutiko 1.000 galaxia baino gehiago aurkituak ditu Aretxagak. Bere lanaz, urrutiko handitasunaz eta gizon-emakumeon txikitasunaz arituko da Maite Artolarekin batera, asteburu atariko elkarrizketa pausatuan.
09:30etik aurrera izango da hori. Aurrez, aktualitateaz arituko dira Hedoi Etxarte eta Jesus Prieto Mendaza solaskideekin. Besteak beste, Bilboko salestarren irakasle izandako baten aurka salatu dituzten sexu abusuez arituko dira, bertako ikasle ohi eta salatzaileen lagunekin. Eguneko sinadura Begoña Muruagak izenpetuko du goizeko 08:00etako albistegiaren aurretik.
¿10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, adimen emozionala enpresetan garrantzitsua zergatik den aztertuko dugu Tomas Elorriaga adimen emozionaleko partzuergoaren sortzailearekin eta Izaskun Legazkue Geroa enpresako kalitate arduradunarekin. Bestalde, Gerra Hotza landuko dugu nazioarteko tartean. Izan ere, aste honetan bertan behera utzi dute Estatu Batuek eta Errusiak 1987 an arma nuklearren erabilera arautzeko sinatutako akordioa. Juanjo San Migel nazioarteko gure adituarekin eta Victor Amadorekin (Historian doktorea) osatuko dugu tartea.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.