Itxi

Faktoria

Jon Lopategi

'Bertsolaritzak eman duen figurarik handienetako bat da'

Jon Lopategirekin batera bertsolaritzan jardun zuen Xabier Amuriza elkarrizketatu dugu. Bertsolariaren lana goraipatu eta Euskal Herriak eman duen figurarik handienetako bat dela azpimarratu du.

  • Jon Lopategi

    Jon Lopategi

    14:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskal Herriko bertsolari txapelketa irabazi eta Bizkaian lau aldiz txapeldun izan zen Jon Lopategi zendu da. Bere bertso mailarengatik ezaguna egin zen eta bertsolaritzan aritzen direnen artean estimu handia lortu zuen. Zendutako bertsolariarekin urte askotan jardun izanagatik Xabier Amurizarekin hitz egin dugu 'Faktoria'n. Bertsolariaren bertsolaritza lana azpimarratzeaz gain, urte askotan egindako irakasle lana miresten duela aitortu du. "Lopategi izan da Euskal Herriak bat-bateko bertsolaritzan eman duen figurarik handienetako bat", Xabier Amuriza.