Faktoria
Astelehenean
Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua, 'Faktoria'n
10 urtetik gorako autoak errepideetatik ateratzeko diru-laguntzak emango dituela iragarri ondoren, gurekin izango da Tapia.
-
Arantxa Tapia
10 urtetik gorako autoak errepideetatik ateratzeko diru-laguntzak emango dituela iragarri ondoren, 'Faktoria'n izango dugu Arantxa Tapia sailburua. Berak zuzentzen duen departamentuaren ardura izango da ‘Renove’ plan berezia indarrean jartzea. CO2 isuriak gutxitzen lagunduko duten ibilgailuak sustatu nahi ditu Eusko Jaurlaritzak. Planari buruzko xehetasunak eskatuko dizkiogu Tapia sailburuari.
Brexitaren atarian, 'Erresuma Batuaren dibortzioa' gauzatzeko hilabete eta erdi falta denean, euskal industriekin izan dituzten hartu-emanei buruz galdetuko diogu Arantxa Tapiari, eta ez dugu ahaztuko Euskaltel eta La Naval enpresen egoera.
Bestalde, Madrilen politikari subiranisten epaiketa hasi bezperan, astelehenean, Euskadi Irratia Madrilen izango da. Iñigo Alustiza lankideak jarraituko du auziaren hasiera, eta hitzordu horri begira osatu dugun iritzi-sail berezia abiatuko dugu astelehenean bertan. 08:00ak aurretik eskainiko ditugu propio epaiketara begira eskatu ditugun iritziak.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Xabier Zaldua Euskal Telebistako kazetariari elkarrizketa egingo diogu, erretiroa hartu berritan. Bestalde, Andaluzian jaiotako Manu Bendala bertsolariarekin hitz egingo dugu. Arabako bertsolari txapelketan parte hartu behar du.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.