Itxi

Faktoria

Asteartean

'Proces'a bultzatu zuten politikarien aurkako epaiketa, zuzenean, 'Faktoria'n

Iñigo Alustiza lankideak Madrildik bertatik ekarriko digu politikari subiranisten aurkako epaiketaren azken ordua. Darwin egunari begira ere jarriko gara Eureka! Zientzia Museotik.

  • Preso dauden Kataluniako politikariak.

    Preso dauden Kataluniako politikariak. Argazkia: Omnium Cultural

Euskadi Irratiko 'Faktoria'k bertatik bertara jarraituko du asteartean Auzitegi Gorenean, politikari subiranisten aurka hasiko den epaiketa. Iñigo Alustiza lankideak Madrildik bertatik ekarriko digu azken ordua. Solasaldi berezia izango dugu Javier Arrieta, Ainhoa Etxaide, Iñigo Aduriz eta Gorka Maneirorekin. Martin Aranburu PDeCATeko eduki arduraduna gonbidatu dugu, eta programan zehar entzungo ditugu, epaiketa egunerako propio eskatu ditugun gogoetak.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Charles Robert Darwin naturalistaren jaiotzaren 210. urtebetetzea da asteartean, hau da, Darwin eguna izango da, eta Eureka! Zientzia Museoko Darwin gelatik bere inguruko bitxikeria eta jakingarriak eskainiko ditugu, Arantxa Butron bertako marketin teknikariaren laguntzarekin. Bestalde, kolitis ultzeradunak eragiten dizkion zailtasunak kontatuko dizkigu Adei Cuestak, eta gaixotasunari buruz jakin beharrekoak argitu ere bai. Gainera, defentsa pertsonaleko ikastaroek gero eta estimazio handiagoa dutenez, horietako batean izango gara Manu Alfonso Crav-maga borroka arteko irakaslearekin. 'Sukaldari Dema' ere izango dugu, eta Igor Zalakainek eta Pili Manterolak barraskiloak prestatzen erakutsiko digute. Azkenik, Amaia Alves jostun eta diseinatzailearekin ere hitz egingo dugu. Another day of life filmaren zuzendariari, Amaia Remirezi, berak egin zion Goya sarietarako jantzia.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.