Faktoria
Aingeru Epaltza
'Tragedia greziarra'
Madrilen Pedro Sanchezek ziurrenik deituko dituen hauteskunde berriak izan ditu hizpide idazle nafarrak.
-
Aingeru Epaltza
3:38 min
"Pedro Sanchezek bihar jakinaraziko digu hauteskunde orokorrak izanen ditugun edo ez, eta horiek izatekotan, noiz izanen diren. Bihar askatuko da, beraz, azken hilabeteetako korapiloa, edo korapiloetariko bat, bertzeak, buruzagi katalanen epaiketak pixka bat gehiago itxaron beharko baitu. Haien epaia ematen dutenerako, guztiz litekeena da, hala ere, Madrilen bertze gobernu bat izatea. Beldurra ematen duen gobernua. Tragedia greziarraren oihartzuna du egun hauetan Estatuko politikan bizitzen ari garenak". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' tartea Aingeru Epaltza idazleak.