Itxi

Faktoria

Museoen egitekoaz

'Gauza popularrak egin behar hori arrisku bat da museo guztientzat'

Xabier Gantzarain eta Haizea Barcenilla arte adituentzat mehatxu horren pean ari dira euskal museoak ere.

  • Kirmen Uriberen komisariotzapean zabaldu da ABC erakusketa Bilboko Arte Ederren museoan

    ABC erakusketaren kartela Bilboko Arte Ederren museoaren atarian

    23:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskal museoek euren funtzio artistikoa behar bezala betetzen ote duen galdetu du gaur Xabier Gantzarainek Jakin aldizkarian argitaratu duen artikulu baten harira. Ahots kritikoz mintzatu da bertan idazle eta arte-kritikaria eta ikuspegi horrekin bat egin du Haizea Barcenilla Artearen Historiako EHUko irakasleak ere. Biek gogoratu dute museoak jendea joan dadin eginak direla, baina ez dutela hori helburu nagusia. 'Beraien funtzioa pedagogikoa da eta ikusi behar da nola betetetzen duten helburu hori, nola egiten duten kontakizuna, nola erakusten dituzten lanak', azpimarratu du 'Faktoria'n Barcenillak.

Gantzarainek gehitu du jende asko erakartzeko moduko programazioa egiteko presioa dutela museo denek eta 'horrela ez dagoela lan egiterik'. Alde horretatik, kritiko mintzatu dira Kirmen Uriberen komisariotzapean Bilboko Arte Ederren museoan egindako erakusketarekin. 'Intrusismoa ez zait asko inporta. Kezkagarria da atzean dagoen motibazioa. Arriskua da hori zabaltzen joatea. Gauza popularrak egin behar hori arrisku bat da museo guztientzat'.