Itxi

Faktoria

Ahate foie-ren debekuaz

'Ez da egia galkatzearekin ahateek sufritzen dutenik'

Panpie Saint Marie ELB sindikatuko bozeramailearen eta Michelle Kurrutxet Arnaga foie-enpresako nagusiaren iritziak bildu ditugu.

  • Arnaga Foie ekoizlea

    Arnaga Foie ekoizlea

    11:31 min
imagen player
imagen player
imagen player

Galkatzea animaliari behartuta elikagaia ematea da. Ahateekin egiten dute, euren gibela hazi eta foie produktua lortzeko. 'Behartutako elikatzearen' aurkako kanpaina aspaldi hasita dago nazioarte mailan, STOP GAVE du izena eta horri lotuta dago foie edo gibelaren merkaturatzeari jarri zaizkion debekuak. Azkena Kaliforniatik dator baina, ez da salbuespena. Beste 15 herrialden antzeko debekua onartuta dute eta antzeko ekimenak zabaltzen ari dira.

Debeku horiek kezkatu egiten dituela kontatu digu 'Faktoria'n Michelle Kurrutxetek, Arnaga ahate-foie ekoizleak, baina, bere lana defendatu du: 'galkatzearekin gure ahateek ez dute sufritzen, nahi duenak ikusi dezake gure baserrian'. 6.000 bat ahate ditu Kurrutxetek, industria handien zakuan sartuko luke Ipar Euskal Herriko ELB sindikatuak. Panpi Saint Marie ELBko bozeramailearen ustez, abeltzaintza galbidera eraman dezakete ekoizle handi horiek eta horiekin batera, animalista eta beganismoei begira bota du salaketa: 'aurre egin behar zaio beganismoari. Nekazaritza industrializatu nahi dutenen sail berean sartzen ditut, etsaiak dira!. Beganoek defendatzen dutena ezinezkoa da, barazkiekin bakarrik ezin da bizi!'. Saint Marieren ustez, 'beganoek hainbat jende konbentzitzea lortuko dute baina, ez dute guztia lortuko gure lan moldean gardenak bagara'.