Itxi

Faktoria

Aingeru Epaltza

'Ze in dezue?'

Hauteskundeez, botoez eta abstentziaz aritu da iritzi emailea.

  • Aingeru Epaltza

    Aingeru Epaltza

    3:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

"2018ko abenduaren 3a. Hemen gelditu zen anaiak telefonoz deitu dio lana eta amodioa medio Andaluziara bizitzera joan zen anaiari. “Ze ostia in duzue?”. Andaluzian bizi den anaia, anaia gazteagoa, desenkusatzen hasi da, bere errua balitz bezala Espainiako parte horretan eskuinak lortu berri duen garaipena. Berak eskuren bat balu bezala eskuin muturraren agerpen zaratatsuan. Halako batean, aitortu egin du: “ez nun botoik eman. Nori emain nion, ba, botoa?”. Sutu egin da hemen gelditu zen anaia. Zakar ibili du anaia andaluziartua. “Ergel demonioa, atzemain yun nori eman, bila hasiz gero!”. Atzoko prentsan irakurri nuen: CISen inkesta baten arabera, andaluziarren ehuneko 27 ia damuturik dago azken hauteskunde autonomikoetan emandako botoaz edo botorik eman ez izanaz". Honelaxe hasi du 'Faktoria'ko bere ''Sinadura'' Aingeru Epaltza idazleak.