Itxi

Faktoria

Astelehenean

Jangela autogestionatuen bideragarritasunaz, 'Faktoria'n

Oscar sarien banaketaren biharamunean, Begoña Del Tesoren eta Olaia Urtiaga lankidearen kronika jasoko dugu.

  • Haurrak, jangelan.

    Haurrak, jangelan. Argazkia: ETB

Euskadi Irratian ohitura denez, Begoña del Tesok bertako erredakzioan pasako du Oscar gaua. Hollywoodeko akademiako sari emate ekitaldian gertatzen denari buruzko kronika pertsonala egingo du asteleheneko 'Faktoria’'n, goizean goizetik.  

Iñaki Galdos, Gaizka Aranguren eta Jesus Prieto-Mendaza batuko dira asteleheneko tertulian, besteak beste, Vatikanoan igandean amaituko den aparteko batzarrak eman duenari buruzko balorazioa egiteko.

09:30etik aurrera, eskoletako jangela autogestionatuei buruz arituko gara. Larrabetzuko eredua eta ‘zure platera, zure aukera’ ekimena ezagutuko ditugu eta galdetuko dugu guraso elkarteetan bideragarri ote den Jaurlaritzak egin duen proposamena, jangelaren ardura osoa euren kargu hartzekoa, alegia.

Eguneko zutabea Mixel Berhokoirigoinek sinatuko du, 08:00etako albistegiaren aurretik.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Oscar sarien errepasoa egingo dugu Begoña del Teso eta Olaia Urtiagarekin. Gainera, Mobile World Congressen aurten izango diren berrikuntzak aztertuko ditugu Joseba Lakarekin. Bestalde, Magale etxean erditzeko eta erditu ondorenerako prestatzen ari direnengana bisita egingo dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan Faktoria.