Itxi

Faktoria

Jose Ignacio Munilla

'Egiak mesede egiten digu, beldurra kendu behar diogu'

Vatikanoan amaitu berri den pederastiari buruzko batzarrean mentalitate aldaketa bultzatu izana eta erakundearen autodefentsa mekanismoak apurtzeko egindako deia jarri ditu balioan

  • Jose Inazio Munilla

    Jose Inazio Munilla

    5:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n esan duenez, Eliza Katolikoak beharrezkoa zuen lidergo ahalegina egin du Frantzisko aita santuak sexu abusuei buruzko batzarrean. Biktima askok batzarrarekin dezepzioa erakutsi badute ere, Munillak dio bestelako iritzia eman duten biktimak ere badaudela.

Donostiako gotzainaren esanetan, batzar honetatik irten den garrantzitsuena da mentalitatea aldatzeko egin den deia, erakundearen autodefentsa mekaniskoak apurtzeko eta egia ezagutu dadin beldurra alboratzeko. Munillak dio egiak mesede egiten diola erakundeari, eta egiari beldurra kentzea beharrezko dutela.

Nabarmendu du, bestalde, orain prestatuko diren dokumentuetan zehaztasun gehiago etorriko dela, abusu kasuen aurrean izan beharreko jokabideak finkatuz. Pederastia kasuak argitzeko balio dezaketen elizaren dokumentuak epaitegietan utziko ote dituzten galdetuta, Munillak argudiatu du eskuetan dituzten dokumentuek ez dutela epaitegietan baliorik, kasu guztiak preskribatuta daudelako.