Itxi

Faktoria

Eskola jantokien eredua

'Hezkuntza sailak ez luke jantokien ardura osoa gurasoen esku utzi behar'

Eneko Viñuela Gure platera gure aukera plataformako bozeramailearekin eta David Zelaia-Zugasti Gernikako Allende-Salazar eskolako guraso-elkarteko kide eta jantokiko arduradunarekin izan gara.

  • Larrabetzuko eskola jangela

    Larrabetzuko eskola jangela

    21:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Interes handiarekin baina, zalantza askorekin'. Modu horretan hartu dute Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan, eskola-jantokien kudeaketa aldatzeko hezkuntza sailak egin duen proposamena. Urtea hastearekin batera iragarri zuten proposamena: hala erabakitzen duen guraso elkarteak, bere gain hartu dezake eskola-jantokiaren kudeaketa osoa. 2019ko irailetik, ikasturte berrian hortaz, indarrean jarri nahiko luke aldaketa Eusko Jaurlaritzak.

Jakinmin handia piztu du hezkuntza sailaren proposamenak. Bereziki, 'Gure platera gure aukera' plataformaren baitan. Urteak daramatzate jantoki-eredu aldaketa aldarrikatzen: catering sistema baztertu eta eskola bertako sukaldean prestatutako menua jan dezaten ikasleek. Bertako lehengaiekin. Baina, hezkuntza sailren proposamenari gabeziak ikusi dizkiote: ez du aurrikusten sukaldariak saileko langile izatea eta gurasoen eskutan ardura handiegia uztea kritikatzen duten. 'Autogestioa ez, ko-kudeaketa' eskatu du 'Faktoria'n David Zelaia-Zugasti Gernikako Allende Salazar eskolako guraso elkarteko kidea. Eskola horretan, duela hiru urte, proiektu pilotoa jarri zuten baitan.

Eneko Vinuela 'Gure platera gure aukera' plataformako bozeramaleak eta Gernikako Allende-Salazar eskolako David Zelaia Zugasti gurasoak euren iritzia utzi digute eta Larrabetzuko adibidea eskatu dugu. Jantokiaren kudeaketa osoa darama eskola horrek 2008 urtetik. Ekaitz Barrenetxea guraso eta jantokiko arduradunak xehetasunak eman dizkigu.