Faktoria
Asteartean
Mari Luz Esteban antropologoa, 'Faktoria'n
Martxoaren 8ko greba feministaren atarian hitz egingo dugu Gizarte Antropologiako irakasle eta Ikasketa Feministak Doktorego Programako arduradunarekin.
-
2018ko martxoaren 8ko irudi bat. Argazkia: EFE
Martxoaren 8ko greba egunerako astebete baino falta ez denean, iazko protestatik aurtengora zer aldatu den aztertuko dugu 'Faktoria'n Mari Luz Esteban Gizarte Antropologiako irakasle eta Ikasketa Feministak eta Generokoak Doktoregoko Programako arduradunarekin.
Solasaldira gonbidatu dugu Juan Ramon Apezetxea, GAREN Gipuzkoako patronaleko idazkari nagusia.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, lan munduan protestak eraginkorrak ote diren aztertuko dugu Josebe Blanco eta Uxune Martinezekin mahai inguruan, eta Endika Alabort Ekonomia eta Enpresa Zientzietako Fakultateko irakasleak kontatuko digu zergatik lortu zuten La Canadiense lantokiko langileek lan jarduna 8 ordura murriztea. Bestalde, Biga, itsasertzeko euskal kantuen bigarren bilduma, egin dute, eta Axular Arizmendiren eskutik ezagutuko ditugu proiektua eta kantuak. Bestalde, 'Sahara Begiradan: Saharar herriaren irudia zinematik birpentsatzen' izeneko jardunaldia jorratuko dugu, eta Donostia Moda Klusterrak Zine eta Moda Zikloaren lehenengo edizioa antolatu du Tabakaleran, eta bertara hurbilduko gara.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan Faktoria.