Itxi

Faktoria

GAREN patronala

'Ez dut sekula ikusi ELAren jarrera, mahaian eseri nahi ez duen sindikatua'

Juan Ramon Apezetxea GAREN enpresari txiki, ertain eta autonomoen patronaleko idazkari nagusia izan dugu gurean.

  • Juan Ramon Apezetxea, GAREN enpresa txiki, ertain eta autonomoen elkarteko idazkari nagusia

    Juan Ramon Apezetxea, GAREN enpresa txiki, ertain eta autonomoen elkarteko idazkari nagusia

    20:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gipuzkoako zahar egoitzetako lan gatazkari 'irtenbide zaila' ikusten dio sektorean ordezkaritza duen GAREN patronalak. Juan Ramon Apezetxea idazkari nagusiak 'Faktoria'n salatu du ez duela 'sekula ikusi mahaitik kanpo joan eta negoziatu nahi duen sindikatu bat'. Gipuzkoako adinekoen egoitzetan hori gertatzen ari da, GARENeko ordezkaritzaren ustez eta begirada ELA sindikatuari zuzendu dio: 'ELAk ez du mahaian eseri eta negoziatu nahi', esan du Apezetxeak.

Sektore hitzarmenak

Euskal Autonomia Erkidegoko 4000tik gora enpresa-txiki, ertain eta autonomoen ordezkatza harturi da GAREN patronala. 2015.urtean sortu zen, 'hutsune bat betetzeko'. enpresari txikien interesak defendatzeko'. Apezetxearen ustez, ADEGI eta CONFEBASK enpresari elkarteek 'enpresa handien interesak defendatzen ari dielako'.

Lan hitzarmenei buruz galdetuta, Estatuko lan erreformari aldaketak egitea proposatu du Apezetxeak. 'Sektoreko hitzarmenak, Estatukoen gainean jarri beharko lirateke' bere iritziz eta hainbat kontratu desagertzea proposatu du. formaziokoak eta praktiketakoak horien artean, 'sobran daude' esan du GARENeko idazkari nagusiak.

1.000-1.200 euro arteko gutxieneko soldata

Juan Ramon Apezetxearen ustez, langileentzat gutxieneko soldata ezarri beharko lukete. GAREN patronaleko idazkari nagusiak, 'lan hitzarmen guztiak hartu eta batazbestekoa ateratzea' proposatu du eta atera ditu kontuak: 'hilero 1.000-1.200 euro arteko gutxieneko soldata izan beharko luke'.