Faktoria
Asteazkenean
Jon Iñarritu EH Bilduko senataria, 'Faktoria'n
Magazinean, bestalde, antinatalismoa landuko dugu ama izan nahi ez duen eta antzutu den Ainhoa Larrabasterrekin eta Irati Fernandez Pujana gizarte hezitzailearekin.
-
Jon Iñarritu
Espainiako gobernu sozialistaren agintaldia amaitzear denean, 'Faktoria' albistegian izango dugu EH Bilduko senatari Jon Iñarritu. Pedro Sanchezen azken kontrol saioan, legealdiaren balantzeaz eta hauteskunde orokorren ondoren lor litezkeen akordioari buruz galdetuko diogu Iñarritu senatariari.
Asteazkenero legez, Koldo Almandoz zinemagileak albiste batekin lotura duen pelikula ekarriko digu, eta 'Faktoria' kalera aterako da bihar, lorategi batera. Pagoetako Iturrama lorategi botanikoan izango gara, eta Rafa Perez Beristain lorezainak kontatuko digu loretan ote diren landare eta zuhaitzak.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, antinatalismoa landuko dugu, ama izan nahi ez duen eta antzutu den emakume batekin, Ainhoa Larrabasterrekin, eta "amatasuna eta feminismoa" gaia landu izan duen gizarte hezitzaile batekin ariko gara: Irati Fernandez Pujanarekin. Bestalde, suizidio bat ekidin zuelako Segurtasun Sailaren domina jaso duen Aritz Aguiar ezagutuko dugu, eta Irene Sarrionandia mendi korrikalariari Debara egingo diogu bisita. Aurten ere Camille Xtreme proban parte hartzeko asmoa du, 70 urterekin.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan Faktoria.