Faktoria
Ainhoa Larrabaster
'Ama biologikoa ez dut izan nahi, eta horregatik antzutu naiz'
Ainhoa Larrabasterrek ez du ama biologikoa izan nahi, besteak beste, sistema patriarkala ez duela elikatu nahi azaldu digu eta, horregatik, 24 urterekin antzutzeko ebakuntza egin diote.
-
Ainhoa Larrabasterrek ez du ama biologikoa izan nahi, eta 24 urterekin antzutzea erabaki du.
25:59 min
Ainhoa Larrabasterrek 25 urte ditu, eta duela urte erdi antzutu zen. Ainhoak 'Faktoria'n azaldu digu arrazoi asko, eta hausnarketa askoren ostean hartu zuela antzutzeko erabakia. Hiru arrazoi nagusi eman dizkigu: alde batetik, emakume bezala inposatzen zaizkigun rolen aurka dagoelako, eta hori dela eta presio hori alde batera uzteko bere gorputzean egin nahi izan duen zerbait izan delako; bestetik, ume bat izatean emakumeak hartzen duen autoritate rolarekin bat ez datorrelako, eta azkenik, ume bat izateak bere bizitza asko baldintzatuko lukeelako, eta bere garapen pertsonala alde batera utzi beharko lukeelako.
Ebakuntzaren prozesua azaldu digu 'medikuek protokolo bat jarraitu behar dute, zure erabakiaren zergatik eskatzen dizkizute, prozesu hori ez da batere atsegina, baina azkenean, nire kasuan behintzat, medikuak amore eman zuen eta ebakuntza ahalbidetu zuen'. Ainhoak, gainera, azaldu digu familiaren babesa izan duela beti, eta horrek bidea errazagoa egin duela.
Gehien entzun dituen komentarioen artean damuaren kontzeptua dagoela dio, baina berak argi du 'ama izatea erabakitzen dutenei ez zaie galdetzen ea damutuko diren, zergatik niri bai? Nik ez dut damutzeko beldurrik'.
Irati Fernandez Pujana genero indarkeriaren prebentziorako eta harretarako teknikariak emakumeek ama izateko duten presioari buruz hitz egin digu. Berak dio, 'emakumea ama ez den heinean ez da emakume oso bezala ikusten, eta horrek emakumearen asaktasaunari sekulako mina egiten dio'.